2009/12/31

URTE BERRI ON

2009/12/22

Bi esperientzia didaktiko grabazioak erabiliz

Sarrera honetan grabazio digitalen bi erabilera didaktiko aurkezten dira:

Cinco palabras. Idatzizko lanak irakurriz, ahoskera, intonazioa… lantzeko.

La odisea. Lan kooperatiboak egiteko.

2009/12/21

Ikasle etorri berrien hizkuntzetan testuak lortzeko baliabideak

Azkenengo HIPIen mintegi bileran hainbat hizkuntatan idatzitako testuak lortzeko bideak komentatu ziren. Hona hemen erreferentzia pare bat:


- Cuaderno Intercultural blogean baliabide zerrenda hau jasotzen da.

2009/12/18

Itunpeko ikastetxeetarako deialdia

Abenduaren 15eko EHAAn Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei kulturartekotasuna lantzeko eta hizkuntza indartzeko programak aurrera eramateko deialdia argitaratu da.

Informazio gehiako izateko, klikatu HEMEN.

2009/12/11

Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia, web gunean Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzen egitaraua ikus daiteke.


2009/11/30

Bibliografia (azaroa)

Hona hemen Kultura Arteko Hezkuntza proiektuaren arduradunek gomendatutako bibliografia:

2009ko AZAROAREN BOLETINA.

CANIMAS BRUGUÉ, JOAN; CARBONEL PARIS, FRANCESC, Educació i conflictes interculturals, EUMO EDITORIAL, BARCELONA, 2008

COMAS SÁBAT, MARTA; MOLINA HITA, ENCARNA; TOLSANAS, MÓNICA,
Identitats, EUMO EDITORIAL, BARCELONA, 2008

INSTITUCIÓN DEL ARARTEKO,
La transmisión de valores a menores, INSTITUCIÓN DEL ARARTEKO,VITORIA-GASTEIZ, 2009

VIVES FERRER, NÚRIA,
Racisme als centres educatius, EUMO EDITORIAL / FUNDACIÓ JAUME BOFILL. BARCELONA, 2009

UNAMUNO, VIRIGINIA,
Lengua, escuela y diversidad sociocultural (hacia una educación lingüística crítica) Editorial GRAO, BARCELONA, 2003

Bideoz grabatutako hitzaldiak

Educantabria TV: Canal Congresos web gunean zenbait jardunalditan emandako hitzaldien grabazioak ikus daitezte. Besteak beste, VI Congreso Regional de Educación de Cantabria: Diversidad Cultural en los Centros Educativos kultura arteko hezkuntza gaiaren inguruko zenbait ponentzia aurki daitezke. VII Jornadas Nacionales: Secciones bilingües, aurtengo kongresoaren barruan Fernando Trujilloren Plurilingüismo y diversidad cultural en las aulas hitzaldia dago. Nahiko luzea bada ere, gauza batzuk interesgarri suerta daitezke. Adibidez, 43'-48' minutu tartean "Competencia intercultural" zatia azaltzen hasten denetik aurrera non DBHrako projektu konkretu bat aurkezten duen.

2009/11/13

Bi prestakuntza jarduerari buruzko informazioa

Hona hemen Hezkuntza Sailetik antolatu diren bi jarduerari buruzko informazioa (dagoeneko ikastetxeetara bidali dituzte dagozkien eskutitzak):

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZAKO DINAMIZATZAILEENTZAT

Data: 2009ko azaroaren 25a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA 85. BILBO.
Ordutegia: 10-14:30

Gaiak:

- Ikastetxeetako hobekuntza planetan dinamizatzaileen zereginetara hasierako hurbilketa egitea.
- Jatorrizko kulturak eta hizkuntzak sustatzeko ekintzak gaurkotzea.
- Harrera prozesuaren azterketa beste ikuspuntu batzuetatik aztertzea.
- Ekintzak diseinatzeko eta garatzeko zenbait oinarrizko baliabide aurkeztea.

HIPIENTZAT

Eguna: 2009ko abenduaren 1a eta 2a
Ordutegia: 16:30 – 19:30
Lekua: Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa.
Ibarrekolanda Enparantza, 1.

Egitaraua:

Emailea: Keith Kelly
Supporting language in the curriculum
Hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren bitartez.
Apoyo al aprendizaje de las lenguas a través del currículo.

(Ingelesez, itzulpen zerbitzuarekin)

2009/11/02

Kultura arteko Dinamizatzaileen bigarren bileran aipatutako zenbait gauza

Hona hemen gaurko dinamizatzaileen mintegi bileran aipaturiko zenbait baliabide:

Cuaderno Intercultural blogean "Proverbio chino" laburmetraiaren erreferentzia egiten da. Bertatik bideo hori gelan lantzeko proposamen didaktiko bat eskuratzeko aukera ere dago.


Apocalypto filmaren erreferentzia egin da. Bertan Colon heldu aurretik Amerikan kokatutako istorio bat kontatzen da.

Klikatu hemen filmaren web ofizialean sartzeko.

Kultura arteko dinamizatzaileen 2.bileran erabilitako zenbait baliabide

AURKEZTUTAKO BIBLIOGRAFIA:
o
Enseñar y aprender en escuelas multiculturales. Elizabeth Coelho.
o
La gestión de la diversidad cultural en la escuela. Miguel Ángel Essomba.
o
Guía Inter

BANATUTAKO DOKUMENTUA

AZTERTUTAKO JARDUERA: "Acaba el cuento " (19.orrialdean)

AZTERTUTAKO BIDEOA

2009/10/28

Kulturartekotasuna landu eta irakurzaletasuna pizteko liburua

Te trueco un cuento liburuan Carmen Domech-ek argitaratutako ipuin batzuk hartzen ditu abiapuntutzat kultura arteko hezkuntza eta irakurzaletasuna sustatzen dituen hainbat jarduera proposatzeko. Jarduerak joko kolaboratiboetan eta metodologia aktiboan oinarritzen dira. Liburuarekin batera CD osagarri bat banatzen da. Bertan ahozko testu batzuk (istorio laburrak, txisteak...) eta gelan erabiltzeko fitxak aurki daitezke.
Liburuaren datuak:

ISBN: 84-369-4681-2
Izenburua: Te trueco un cuento
Egilea: Domech Martínez, Carmen
Argitaletxea: Ministerio de Educación
Hiria: Madrid
Urtea: 2008

2009/10/23

Wikibooks euskaraz

Wikibooks proiektuak hainbat hizkuntzatan idatzitako materialak biltzen ditu. Haien artean, Alan R King hizkuntzalariak sortutako Esaidazu euskaraz! ikastaroa aurki daiteke. Heldu autodidaktez pentsatuta egon arren, ariketa batzuek balio dezakete zenbait egitura praktikatzeko.

2009/10/21

Munduak lotzen

Intermon-Oxfam erakundeak sustatutako Munduak lotzen programaren 2009-2010 ikasturterako edizioa herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko.

Bi ekintza mota planteatzen dira:
1. Irakasleak trebatzeko modulua: Urtarrilak 18 – otsailak 4.
2. Ikasleekin egiteko jarduera: Otsailak 8 – martxoak 21

Lehen egunetarako jarduerak

Cuaderno Intercultural blogeko sarrera honetan ikasturtearen hasieran ikasle berriekin egiteko zenbait jarduera aurkezten dira.
Orientación Andújar izeneko blogean berriz beste sarrera hau sortu dute lehen egunetarako jarduera sorta bat jasotzeko.

2009/10/02

Esku-hartze soziala Europako ekialdetik etorritako ijitoekin

Datorren ostegunean, urriak 8, Gernikan emango da hitzaldi bat gai honi buruz:

"Intervención Social con Personas Gitanas procedentes de Europa del Este"


2009/09/29

HIPIWIKI

Leioako Berritzegunetik honako wiki hau ekoiztu dute, HIPi eta Kultura arteko dinamizatzaileentzako zenbait baliabide eta informazio jaso eta ordenatzeko.

2009/09/18

Online itzultzailea

Google teknologiaz baliatzen den Tradukka online itzultzaileak tekleatu edo kopiatzen duguna momentuan bihurtzen du aukeratutako hizkuntzara. Euskara erabiltzeko oraindik aukera ez badago ere, erabilgarri suerta daiteke guraso atzerritarrei beraien hizkuntzaz oharrak idazteko edo ikasleekin gaztelaniazko ariketak egiteko.
Educación tecnológica blogeko sarrera honetan irakurritako informazioa.

2009/09/08

2009/10 ikasturteko prestakuntza

HIPI berrientzako prestakuntza saioak:
Datak: 2009ko irailaren 21a eta 22a.
Lekua: Gasteizko Berritzegunea. Gasteiz Etorbidea, 93.
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte.

HIPI guztientzako mintegi bilerak:
Urriak 19
Azaroak 23
Abenduak 14
Urtarrilak 25
Otsailak 22
Martxoak 15
Apirilak 26
Maiatzak 10

Dinamizatzaile berrientzako prestakuntza saioa:
Data: 2009ko irailaren 23a.
Lekua: Bilbon, Berritzegune Nagusian, Tolosa kalea, 6.
Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte.

Dinamizatzaile guztientzako mintegi bilerak:
Urriak 5
Azaroak 2
Urtarrilak 11
Otsailak 1
Martxoak 1
Apirilak 12
Maiatzak 10

2009/07/08

Besteen kulturak eta hizkuntzak ikastetxean sartuz

Berrobiko eskolaren web gunean beste gauza askoren artean Lurbiran izeneko jardueren berri ematen dute. Orri horietan Berrobiko inguruan bizi diren zenbait pertsona atzerritar batzuen partaidetza aurkezten da argazkiez eta testuz.



2009/07/05

Immigrazio buruzko jarduerak


Matilde Martínezek immigrazioari buruzko Bigarren Hezkuntzako lan bat komentatzen du Palabras Tendidas blogean Emigrantes izenburuko sarreran. Ideia didaktiko hori (edo antzeko bat) praktikara eramateko bere proposamenak ere ematen ditu bertan.

2009/07/03

Etorri berrien gelari buruzko bloga


Mis Primeras Semanas en el Aula de Enlace blogak, beste gauza batzuen artean, zenbait ideia didaktiko eta gaztelania bigarren hizkuntza bezala irakasteko baliabideak biltzen ditu.

2009/07/02

VI Congreso Regional de Educación de Cantabria

Joan den apirilean izandako VI Congreso Regional de Educación de Cantabria: Diversidad Cultural en los Centros Educativos jardunaldien bideoak jarrita daude jadanik Interneten, helbide honetan. Grabaketak oso ondo egituratuta daude eta ezker aldeko zutabe batean saio bakoitzaren momentu nagusiak erraz bilatu eta ikusteko aukera ematen dute.

2009/07/01

Durangoko liburutegiko kultura arteko proiektua

Durangoko Udal Immigrazio Arloak hango liburutegiko arduradunekin elkarlanean, bertako bizilagun etorkinei zuzendutako zerbitzu berria antolatu du. Proiektuak 'Kultura arteko Liburutegia' du izena eta beste herrialdetako hiritarren partaidetza bultzatu nahi du.


Beste gauzen artean, 'Munduko Egunkariak' ekintza jarri dute martxan. Horren bidez inprimatutako egunkariak irakurtzeko aukera dute bai etorkinek bai nazioarteko gaietan edota atzerriko hizkuntzetan interesa duen edozein erabiltzek.


Web gune honetatik zenbait herrialdetako egunkarien bertsio digitaletan sartzeko loturak daude.

2009/06/26

Gaztelania irakasteko zenbait erreferentzia

Nahiz eta gaztelaniaren irakaskuntzarako pentsatuta egon, Acogida y eL2 blogeko Breve recopilación de materiales impresos para EL2 en primaria sarreran, argitaratutako baliabideen erreferentzia ugari bilduta izatea baliagarri suerta daiteke nolako materialak erabiltzen ari diren ezagutzeko.

2009/06/22

Munduko hizkuntzak

Miquel Tarradell Institutuan Llengües del món proiektua eramaten dute praktikara. Horren bidez bi helburu lortu nahi dira: alde batetik, ikasle etorri berrien hasierako prestakuntzan eskolako hizkuntzaz oinarrizko hiztegia lantzea eta, beste aldetik, ikasleen hizkuntzak eskola komunitatean presentzia sustatzea.

2009/06/20

Zenbait proiekturen deskribapenak

Iruñeako Ave María Ikastetxeko zenbait proiekturen deskribapena (Kultura arteko proiektua, portugalerazko klaseak, PROA...)

Bartzelonako I.E.S. Bernat Metge Institutuan dokumentalak egiteko proiektu batean parte hartu dute.

IES Miquel Tarradell-en katalana irakasteko Taller de Teatre esperientzia egin zuten.

2009/06/17

Munduari bira 80 liburuetan


Burgosko Juan de Vallejo LHko ikastetxean "La vuelta al mundo en 80 libros" izeneko proiektua jarri dute praktikan. Esperientzia hau hamalau proposamen didaktikotan oinarritzen da. Proposamen horien ardatz nagusiak ulermenerako irakurketa eta kultura nahiz bizimodu desberdinen ezagutza dira.

2009/06/10

Hilabeteko hizkuntza

Londresko Newbury Park Lehen Hezkuntzako ikastetxean 'Hilabeteko Hizkuntza' proiektua praktikan jartzen dute.

Eskolako maila guztietako haurrek parte hartzen dute, hilabetero ikasle bat "hizkuntz aditu" bihurtuz. Ikasle horrek zenbait hitz eta esaera grabatzen ditu. Irakasleek ere hilabete horretan aukeratutako hizkuntza eta horrekin lotuta dagoen kultura lantzeko baliabideak jasotzen ditu.


Klika ezazu irudiaren gainean ikasleek egindako grabazioen adibideak ikusi nahi badituzu.

2009/05/21

Udalgiro 2009

Beste herrialde edo erkidego batzuetatik etorri berri diren ikasleentzat Euskararen Errefortzurako Programa barruan Irungo Udalak Udagiro 2009 ekintza antolatu du.

Datuak:
NON: Irungo Euskaltegietan
NOIZ: Uztailaren 3tik 30era eta abuztuaren 4tik 31ra
NORENTZAT: LHko 3.zikloko eta DBHko 1. eta 2.mailetako ikasleentzat.
BALDINTZA: Irunera heldu eta eskolatua izana 2007/08 edo 2008/09 ikasturteetan.
LEHENTASUNA: Hizkuntza Indartzeko Programan parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako ikasle izatea.
IZENEMATEA: 2009-05-20tik 2009-06-02ra Udal Euskara Arloan (Foru kalea, 2-4, Irun)

2009/04/30

Prácticas de educación intercultural aldizkaria

Prácticas en educación taldeak kultura arteko hezkuntza gaiari buruzko aldizkari berri bat, Prácticas en educación intercultural, argitaratu du. Lehenengo alea HEMENDIK deskarga dezakezue.

Hona hemen aurkibidea:

2009/04/23

Umeentzako soinu hiztegiak

Bilboko Irakasleen U.E.ko irakaslea den Iñaki Gamindek elkarlanean eratu ditu "Umeentzako soinu hiztegiak”, euskara ardatz hartuta, hamar soinu hiztegi digital:

Euskara-Galegoa

Euskara-Katalana

Euskara-Georgiera

Euskara-Italiera

Euskara-Norvegiera

Euskara-Alemana

Euskara-Hungariera

Euskara-Marokoko Arabiera

Euskara-Txinera 01

Euskara-Txinera 02.

2009/04/22

Euskarazko bideoak

Ikusezazu web gunean hainbat bideo euskaraz ikus daitezke. Hiru multzotan daude sailkatuta: filmak, dokumentalak eta telesailak.

Bideoak pantaila osoan ikusteko aukera dute eta deskarga daitezke ere.

Adibide bat:

2009/04/20

Kultura arteko hezkuntza eta hizkuntzen indartzeko baliabideen direktorio pare bat

Interculturalidad, EL2 y Didáctica de L2.

Isfitic (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado) web guneak kultura arteko hezkuntza eta gaztelaniaren irakaskuntzarekin lotura duten zenbait web orriren loturak biltzen ditu helbide honetan.

2009/04/19

Power Point aurkezpenak egiteko zenbait baliabide

Abenduan izan genuen saioan zenbait baliabide aipatu genituen. Ikus Narrazio digitalei buruzko lan saioa

Beste gune honetan, Banco de imágenes y sonidos, irudiak eta soinuak bila daitezke aurkezpenak (edo beste motatako ekoizpen dijitalak) egiteko.

Ikastaroa: Curso didáctico del Power Point.

All About Me ('dena niri buruz') aurkezpena.

2009/04/03

Nafarroako Hezkuntza Saileko dokumentuak

Nafarroako Hezkuntza Sailak hainbat argitalpen eskuragarri ditu webgune honetan. Besteak beste, hizkuntzen curriculumarekin lotura duten batzuk. Gai horrekiko nahiko item zehaztuak ematen dituztenez, baliagarri suerta daitezke ikasle etorri berrientzako programazioak edo beste zenbait dokumentu prestatu behar direnean. Hona hemen loturak:

Currículo Educación Primaria (hizkuntzei dagokion alea, gaztelaniaz)

Lehen Hezkuntzako Curriculuma (dokumentu bera, euskaraz)

Mundumira

Mundumira, munduko kulturen festa, aurten Eskoriatzan ospatuko dute, 2009ko maiatzak 22, 23 eta 24 egunetan.

2009/04/01

Hitz zerrendak

Donostiako Udalak euskarazko hitz eta terminoak jasotzen dituzten kartelak banatuko ditu Donostiako ostalari eta merkatarien artean, hiru gremiotako (ostalaritza; frutak eta barazkiak; eta harategiak eta arrandegiak) establezimenduetara horman itsasteko. Material hauek Hizkuntza Indartzeko gelan erabilgarri suerta daitezke 'role-play' edo beste zenbait jarduerak egiteko.

Lau kartel desberdin egin dira eta bakoitzean 16 edo 24 hitz daude jasota. Hitzen zerrenda osatua HEMEN dago eskura.

Horretaz gain, jantzien eta osagarrien gremioko profesionalek bi eskuorri jasoko dituzte. Lehenengo eskuorriak gremio honetan gehien erabiltzen diren hitzen zerrenda biltzen du eta bigarrenak errotulazioan gehien erabiltzen diren hitz eta esamoldeen zerrenda.

2009/03/13

Kultura arteko hezkuntzari buruzko zenbait dokumentu eta baliabide didaktiko.

STEE-EILAS web gunean Kultura arteko Hezkuntza gaiarekiko zerikusia duten zenbait baliabide eta dokumentutarako loturak aurki daitezke, besteak beste, Guztiok gara etorkinak eta Sentsibilizazio ekintzak atzerritarren legearen aurka unitate didaktikoak.

2009/03/12

RAS Revista de Aula Social

RAS Revista de Aula Social Deustuko Unibertsitateko HEZIk argitaratutako aldizkari digitalak immigrazio eta beste hainbat giza gaien inguruko monografikoak eskaintzen ditu. Aleak aipaturiko web gunetik deskarga daitezke.

2009/03/09

Zenbait lotura

Hona hemen gaurko bileran aipatutako zenbait web gune interesgarri:

Aittu1 audio eta bideozko ipuinak aurki daitezke. Kasu batzuetan narrazioen testu dokumentua ere ikus eta deskarga daiteke.

Adibidea:


Disfasia en Zaragoza: Pictogramas web gunean irudi bilduma erabilgarria dago, gaika sailkatuta.

Txantxangorria Youtube kanalean euskal abestien karaoke egiteko zenbait bideo aurki daitezke.
Adibidea.

2009/03/06

Barakaldoko jardunaldietan aurkeztutako zenbait esperientzia

Hona hemen baliabide batzuetarako loturak:



Mungia BHI (aurkezpena)

Mungia BHI (dokumentua)



Matilde Martínez (dokumentua)

Matilde Martínez (aurkezpena)


Baliabide guzti hauek eta beste hainbat lortzeko, Berrikuntza web gunean sartu eta bide hau jarraituz ("Eskola inklusiborantz > Kultura arteko hezkuntza > Materialak", ezkerreko zutabean), aurki ditzakezue.

Horretaz gain, Matilde Martínezen blogek ere loturak, informazioa eta beste zenbait motatako edukiak eskaintzen dituzte:


2009/03/02

Etorkinen harrrerarako Ontarioko baliabideak

Settlement.org: Welcome to Ontario web guneak (ingelesez) iaz Elizabeth Coelhok Donostian eta Bilbon aurkeztu zituen zenbait bideo deskargatzeko aukera ematen du. Hona hemen gaztelaniazko bertsioetarako loturak:

Zoritxarrez, New Moves, Bigarren Hezkuntzako ikasle etorri berrien esperientziak azaltzen dituen bideoa, deskargatzerik ez dago.


Bideoez gain, gurasoentzako argibide orriak ere deskarga daitezke hizkuntza desberdinetan. Hona hemen adibide pare bat:

Besteak hasieran aipatutako orrian aurki daitezke.

2009/03/01

Zenbait hizkuntza itzuli, idatzi edota entzuteko online tresnak

Google Traductor tresnak honako hizkuntzen arteko itzulpenak ematen ditu: albaniera, alemaniera, arabiera, bulgaroa, katalana, txekiera, txinera, koreera, kroata, daniera, esloviakera, eslovienera, gaztelania, estoniera, finlandera, frantsesa, galegoa, grekera, hebreera, hindiera, nederlandera, hungariera, indonesiera, ingelesa, italiera, japoniera, letoniera, lituaniera, maltera, norvegiera, poloniera, portugalera, errumaniera, errusiera, serbiera, suediera, tagalera, tailandesa, turkoa, ukraniera, vietnamera.

Alfabeto zirilikoaz idazteko teklatua
Alfabeto arabiarrez idazteko teklatua
Ideograma txinatarrez idazteko tresna.

VozMe gunean zenbait hizkuntzatan idatzitako testuak ahots sintetikoaz ahoskatuta entzun daitezke. Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa, italiera, portugalera, hindia, katalana.

2009/02/23

Ikastetxeetako proiektu eta esperientziak

Interculturalidad y escuela web gunean kultura arteko hezkuntza eta ikasle etorri berrien hizkuntzen irakaskuntzan zerikusia duten hainbat proiekturen berri ematen da.

2009/02/20

Kultura arteko hezkuntza lantzeko bideoak

Komunikatuz elkarteak giza-hezkuntza eremuan erabiltzeko ikus-entzunezko baliabideak ekoizten dituzte. Beren web gunetik zenbait bideo interesgarri deskarga daitezke, haietatik batzuk euskaraz.

Izenburuak ikusi edota fitxategiak deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Marrazkidun hiztegi elebidunak

Hona hemen Prensa Universitaria Editorial argitaletxeak "Diccionarios Dibujados" bilduman argitaratutako hiztegien zerrenda eta haien erreferentziak:

  • Dìdì. Diccionario Dibujado Español-Chino (2ªed.) 84.95955.40.7 / 188 págs.210 x 297 mm. / Rústica / 2007 / 24,00 €
  • Baba. Diccionario Dibujado Español-Búlgaro (2ªed.) 84.95955.33.4 / 188 págs.210 x 297 mm. / 2007 / 24,00 €
  • Tsutsu. Diccionario Dibujado Español-Rumano 84.95955.35.0 / 178 págs.210 x 297 mm. / Rústica / 2006 / 24,00 €
  • Glaz. Diccionario Dibujado Español-Ruso 84.95955.42.3 / 188 págs.210 x 297 mm. / en prensa / 24,00 €
  • Oma. Diccionario Dibujado Español-Alemán84.95955.37.7 / 188 págs.210 x 297 mm. / Rústica / 2007 / 24,00 €

2009/02/11

“Hiria zugandik gertu”: Komunikate Baliabideen Gida

“Hiria zugandik gertu”: Komunikate Baliabideen Gida.

Gidaren edizio berria burutu du Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak. Hirira iritsi edo bertan egoitza hartu berria dutenei informazioa ematea, hiriak eskaintzen dituen zerbitzuak eta prestazioak aukera berdintasunez lortu ahal izateko da baliabide honen helburua.

Eduki multzoak: abegia, bizilekua, errolda, gizarte zerbitzuak, alderdi juridikoak, enplegua, osasuna, hezkuntza eta elkarteak, besteak beste.

Formatoak: 15.000 aleko gida-liburua, informazio orokorreko 200 CD-ROM eta udaleko web orrikoa.

SOS Arrazakeriak antolatutako jardunaldiak

SOS RACISMO-BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA erakundeak otsailaren 16tik 19ra egingo diren 'Hezkuntza erantzun berrien bila' jardunaldiak antolatu ditu.
Tokia: Bolunta, Zabalbide 1, Bilbo
Ordua: 19:30
Sarrera doan
Egitaraua

2009/02/09

Gaurko mintegian aipatutako bi web gune

C.A.R.E.I., Centro Aragonés de Recursos para la Educación Intercultural, web guneak Kultura arteko Hezkuntza nahiz ikasle etorri berrien irakaskunntzarako zenbait baliabide eskaintzen ditu.

Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak euskara irakasteko zenbait baliabide ditu bere gunean, haien artean hizkuntza gaitasunak ebaluatzeko probak.

2009/02/05

Segundas lenguas e inmigración

Segundas lenguas e inmigración web gunean etorkinen hizkuntz ikaskuntza prozesuarekin zerikusia duten hainbat artikulu, ikerketa eta baliabide aurki daitezke. Beste gauza askoren artean atzerritarrekin egindako elkarrizketa laburrak daude grabatuta bideoz. Bideo bakoitzaren azpian sortzen diren gaizki-ulertuak eta zenbait diferentzia kultural azpimarratzen dira.

Kultura arteko hezkuntzari buruzko jardunaldiak

Bakeaz erakundeak honako prestakuntza ikastaro bat antolatu du:

"Ikasgelan kultura arteko hezkuntza emateko tresna metodologikoak".
Egunak: Asteartea, martxoaren 3a eta asteazkena, martxoaren 4a
Tokia: Lan Ekintza • Uribitarte, 6 • Bilbo, 8. ikasgela (bigarren solairua)
Ordutegia: 16.00-20.00

Egitaraua:

Martxoak 3
16:00 – 17:00: Migrazioa (Bakeaz)
· Migrazioa: arrazoiak eta ondorioak jatorrian eta helmugan.
· Migrazioa Euskal Herriko hezkuntza-esparruan:
o Bilakaera eta gaur egungo joerak
o Ikasle etorkinen osaera
17:00 – 20:00: Kultura arteko hezkuntza (Biltzen)
· Oinarriko kontzeptuak: kultura, bizikidetza, kultura arteko hezkuntza, gizarteratzea
· Ikastetxeetan dauden etorkinei buruzko balorazioa: ulertzeko moduak eta jarrerak
· Kultura-aniztasuna kudeatzeko ereduak eta hezkuntzako zereginean dituzten ondorioak
· Kultura arteko zein hezkuntza nahi dugu gure eskolan?
· Kultura arteko hezkuntza-arloko esperientziak

Martxoak 4
16:00 – 20:00: “Nola ikusten dugu kultura artekotasuna? Kultura artekotasuna irudi zinematografikoan (Bakeaz)
· Kultura arteko ikuspegia hezkuntzan sartzeko proposamen metodologikoak:
o Gidoiarekin lan egitea
o Hitzarekin lan egitea
o Beste soinu batzuekin lan egitea
o Irudiarekin lan egitea
o Ideiak lantzea
o Denen artean lan egitea: zinema-foroa
o Kameraren atzealdetik lan egitea

Informazio gehiago: Tel. 94 4790070 - Fax 94 4790071 - bakeaz@bakeaz.org

2009/01/30

Bake Hezkuntzarako baliabideak

Askotan Kultura arteko Hezkuntza eta Bakerako Hezkuntza eremuak lotuta daude. Hori dela eta, hona hemen Educación sin fronteras webgunearen erreferentzia. Beste gauza batzuen artean, tutoretza orduetan lantzeko fitxak eta dinamikak daude (oraindik ez euskaraz, baina ideiak hartzeko balio dezakete)

2009/01/21

Urdu hizkuntza

Hona hemen urdu ama hizkuntza duten ikasleekin lan egiteko zenbait baliabide:

- Urduari buruzko informazioa Wikipedian: gaztelaniaz / euskaraz (informazio gutxiago) eta Lengua urdu web gunean.

- Irudi-hiztegia katalana-urdu.

- Hasierako ebaluaziorako tresnak (Xtec):

- Gurasoentzako eskola komunikaziorako tresnak.

- Los libros de Nur: Español-Urdu. Audioak

- Bibliografia.

2009/01/14

Kulturak ezagutzeko euskarazko liburuen katalogoa

Kulturak: Haur eta Gazte liburuak euskaraz Donostiako Udal Liburutegien Sareak argitaratutako katalogoa da.

Zinea eta Kulturartekotasuna

Hona hemen zenbait lotura kultura desberdinak ezagutu edo kulturen arteko harremanak eztabaidatzeko zineari buruzko web guneetara. Haietan sartzeko, Cine e Interculturalidad web hau erabil daiteke. CREI Castilla-León web gune honek film zerrenda bat aurkezten du. Film bakoitzari buruzko fitxa teknikoak eta aukera didaktikoak ematen dira.

Invisibles.

Quiero ser como Beckham.



Beste zerbait bururatzen zaizue? Horrela bada, aipa dezakezu 'comentarios' aukera erabiliz.

2009/01/08

Kultura arteko hezkuntza

Nafarroako Hezkuntza Sailaren web gunean kultura desberdinak hobeto ezagutzeko baliabideen zerrenda bat aurki dezakegu: Ikasgelan elkarturiko kulturen ezagutza / Conocimiento de las diferentes culturas presentes en el aula

Herrialdeen zerrenda eta datu sozio-demografiko batzuk aurkezten dira Cultura General web gunean.

Guía del mundo web guneak ere munduko mapa, argazkiak eta datuak azaltzen ditu.


Actividades para el aula sobre competencia intercultural

Integración socio-cultural y adaptación psicológica de los inmigrantes extranjeros en el País Vasco.

Munduko kulturak eta beren istorioak jasotzen dituzten liburuen katalogo bat aurki daiteke dokumentu honetan.

Fundeso , Fundación de desarrollo sostenible.


Argazkiaren iturria: Flickrcc