2009/04/01

Hitz zerrendak

Donostiako Udalak euskarazko hitz eta terminoak jasotzen dituzten kartelak banatuko ditu Donostiako ostalari eta merkatarien artean, hiru gremiotako (ostalaritza; frutak eta barazkiak; eta harategiak eta arrandegiak) establezimenduetara horman itsasteko. Material hauek Hizkuntza Indartzeko gelan erabilgarri suerta daitezke 'role-play' edo beste zenbait jarduerak egiteko.

Lau kartel desberdin egin dira eta bakoitzean 16 edo 24 hitz daude jasota. Hitzen zerrenda osatua HEMEN dago eskura.

Horretaz gain, jantzien eta osagarrien gremioko profesionalek bi eskuorri jasoko dituzte. Lehenengo eskuorriak gremio honetan gehien erabiltzen diren hitzen zerrenda biltzen du eta bigarrenak errotulazioan gehien erabiltzen diren hitz eta esamoldeen zerrenda.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina