Blog honek G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegiko partaideei berriak, intereseko baliabideen loturak eta saioetan aurkeztutako ideiak eskura jartzea du helburu.
2009/04/30
Prácticas de educación intercultural aldizkaria
Prácticas en educación taldeak kultura arteko hezkuntza gaiari buruzko aldizkari berri bat, Prácticas en educación intercultural, argitaratu du. Lehenengo alea HEMENDIK deskarga dezakezue.
2009/04/23
Umeentzako soinu hiztegiak
Bilboko Irakasleen U.E.ko irakaslea den Iñaki Gamindek elkarlanean eratu ditu "Umeentzako soinu hiztegiak”, euskara ardatz hartuta, hamar soinu hiztegi digital:
Euskara-Galegoa
Euskara-Katalana
Euskara-Georgiera
Euskara-Italiera
Euskara-Norvegiera
Euskara-Alemana
Euskara-Hungariera
Euskara-Marokoko Arabiera
Euskara-Txinera 01
Euskara-Txinera 02.
Euskara-Galegoa
Euskara-Katalana
Euskara-Georgiera
Euskara-Italiera
Euskara-Norvegiera
Euskara-Alemana
Euskara-Hungariera
Euskara-Marokoko Arabiera
Euskara-Txinera 01
Euskara-Txinera 02.
2009/04/22
Euskarazko bideoak
Ikusezazu web gunean hainbat bideo euskaraz ikus daitezke. Hiru multzotan daude sailkatuta: filmak, dokumentalak eta telesailak.
Bideoak pantaila osoan ikusteko aukera dute eta deskarga daitezke ere.
Adibide bat:
Bideoak pantaila osoan ikusteko aukera dute eta deskarga daitezke ere.
Adibide bat:
2009/04/20
Kultura arteko hezkuntza eta hizkuntzen indartzeko baliabideen direktorio pare bat
Interculturalidad, EL2 y Didáctica de L2.
Isfitic (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado) web guneak kultura arteko hezkuntza eta gaztelaniaren irakaskuntzarekin lotura duten zenbait web orriren loturak biltzen ditu helbide honetan.
Isfitic (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado) web guneak kultura arteko hezkuntza eta gaztelaniaren irakaskuntzarekin lotura duten zenbait web orriren loturak biltzen ditu helbide honetan.
Etiketak:
Baliabideak,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
2009/04/19
Power Point aurkezpenak egiteko zenbait baliabide
Abenduan izan genuen saioan zenbait baliabide aipatu genituen. Ikus Narrazio digitalei buruzko lan saioa
Beste gune honetan, Banco de imágenes y sonidos, irudiak eta soinuak bila daitezke aurkezpenak (edo beste motatako ekoizpen dijitalak) egiteko.
Ikastaroa: Curso didáctico del Power Point.
All About Me ('dena niri buruz') aurkezpena.
Beste gune honetan, Banco de imágenes y sonidos, irudiak eta soinuak bila daitezke aurkezpenak (edo beste motatako ekoizpen dijitalak) egiteko.
Ikastaroa: Curso didáctico del Power Point.
All About Me ('dena niri buruz') aurkezpena.
Etiketak:
Baliabideak,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
Teknologia berriak
2009/04/03
Nafarroako Hezkuntza Saileko dokumentuak
Nafarroako Hezkuntza Sailak hainbat argitalpen eskuragarri ditu webgune honetan. Besteak beste, hizkuntzen curriculumarekin lotura duten batzuk. Gai horrekiko nahiko item zehaztuak ematen dituztenez, baliagarri suerta daitezke ikasle etorri berrientzako programazioak edo beste zenbait dokumentu prestatu behar direnean. Hona hemen loturak:
Currículo Educación Primaria (hizkuntzei dagokion alea, gaztelaniaz)
Lehen Hezkuntzako Curriculuma (dokumentu bera, euskaraz)
Etiketak:
Baliabideak,
Didaktika,
HIZKUNTZA INDARTZEA
2009/04/01
Hitz zerrendak
Donostiako Udalak euskarazko hitz eta terminoak jasotzen dituzten kartelak banatuko ditu Donostiako ostalari eta merkatarien artean, hiru gremiotako (ostalaritza; frutak eta barazkiak; eta harategiak eta arrandegiak) establezimenduetara horman itsasteko. Material hauek Hizkuntza Indartzeko gelan erabilgarri suerta daitezke 'role-play' edo beste zenbait jarduerak egiteko.
Lau kartel desberdin egin dira eta bakoitzean 16 edo 24 hitz daude jasota. Hitzen zerrenda osatua HEMEN dago eskura.
Horretaz gain, jantzien eta osagarrien gremioko profesionalek bi eskuorri jasoko dituzte. Lehenengo eskuorriak gremio honetan gehien erabiltzen diren hitzen zerrenda biltzen du eta bigarrenak errotulazioan gehien erabiltzen diren hitz eta esamoldeen zerrenda.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)