2012/03/28

Familia etorri berrien marko juridikoari buruzko saioa

Prestakuntza saioa:

Gaia “Familia etorri berrien marko juridikoa”
Emailea: Biltzen
Tokia: Irungo Berritzegunea
Data: Apirilaren 19an (osteguna)
Ordua: 15:30etatik 18:30etara.

Matrikula irekita dago gure web orrian eta interesatuek jadanik izena eman dezakete. http://g02.berritzeguneak.net/eu/actividades_buscar.php?curso=2011-2012&asesoria=todos&ildo=todos&titulo=marco

2012/03/27

Udaberri arabiarrerari buruzko bideoa

Mi Mahzen y yo dokumentalean 'udaberri arabiar' delako mugimenduak tratatzen dira.

Mi Makhzen y Yo - Español from Nadir Bouhmouch on Vimeo.

2012/03/23

Kultura arteko hezkuntzari buruzko zenbait baliabide

Immigrazioa, aurreitziak eta hezkuntza jardunaldian aurkeztutako zenbait web gune jasotzen dira sarrera honetan (Arantxaren ekarpena)

GURUTZE GORRIA
o Campaña La diversidad, nuestra mejor opción
o Campaña En realidad no tiene gracia

ALBOAN: HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDU MAILAKO KANPAINA
Materiales para el aula por competencias

AUZOKIDE BERRIAK proiektua

2012/03/22

HIPIentzako prestakuntza saioen baliabideak

Martxoaren 10 eta 12 egunetan izandako prestakuntza saioetan aurkeztu ziren zenbait baliabide web gune honetatik deskarga daiteke.

Izandako egitaraua:
Martxoak 10
CONCHITA FRANCOS MALDONADO
FELIX VILLALBA
Aspectos básicos de la competencia comunicativa e intercultural en L2.
Aprender L2 en contexto escolar: la lengua de instrucción
Evaluar para aprender
Tareas significativas para aprender español, fomentar la inclusión, la participación y la interculturalidad
Recursos de EL2

Martxoak 12
ELIZABETH COELHO
Enseñar la lengua de instrucción en el aula multilingüe

1.- Instrucción diferenciada en los cuadrantes: Un marco de adaptación del currículo y la enseñanza para los aprendices de la lengua de instrucción
Teorías que se dan por sentadas
Las exigencias del lenguaje académico
Estrategias clave para la comprensión y participación
2.- Andamiaje en los cuadrantes: Estrategias prácticas para la enseñanza de la lengua de instrucción basada en el currículo
Estrategias para los niños pequeños, y para principiantes de cualquier edad
Lectura extensiva para el desarrollo del vocabulario
Círculos de lectores
Lectura intensiva
Marcos para la escritura
La incorporación de las lenguas de los alumnos

2012/03/16

Ijito herria historian


Miguel y Nekane. El pueblo gitano en la historia komikia eta gida didaktikoa gaztelaniaz deskargatzeko aukera dago. Hemen ere euskarazko Jardueren liburuxka lor daiteke.

2012/03/15

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna (martxoaren 23a) ospatzeko jardunaldi bat antolatu da Bilbon.




2012/03/12

IRALE ikastaroak

IRALEk 2012-2013 ikasturteko ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu berri du. H408 kodearen barruan, honako ikastaroak antolatuko dituEmun-ek:

1.Hizkuntza harrera nola egin ikastetxean: edukia eta sistematizazioa (info +)

2.Etorkinen jatorrizko hizkuntza(k) eta HIPIen papera (info+)

3.TELP tailerra – kulturartekotasuna : immigraziora egokitutako TELP tailerra

Izen-ematea nola egin:

IRALEn H408 kodean norberak (irakasle bakoitzak) izena eman behar du, ikastaro horietakoren bat jaso nahi izanez gero. Internet bidez egiteko aukera ere badago. Martxoaren 23 arteko epea jarri du IRALEk horretarako.

Ikastaroko taldeen antolaketa:

H408 kodean izena eman dutenen artean osatuko lirateke taldeak, datorren ikasturtean zehar, irailetik aurrera. Taldea osatzeko gutxienekoa 8 lagunetakoa da eta ikastetxe berean osatuko balitz taldea, ikastetxean bertan emango litzateke. Bestela, ikastetxe ezberdinetako irakasleekin osatuko dira taldeak eta gertuen dagoen ikastetxean edo berritzegunean antolatzeko aukera aztertuko litzateke.

Egunak eta ordua:

Osatutako taldearekin adostuko dira egunak eta ordua. 10 ordutako ikastaroak dira eta 3 egunetan zehar banatuta egiten dira. Oro har, saio batetik bestera aste beteko tartea egoten da, baina taldearen arabera egokitu daiteke.

Tailerren inguruan hitz egin nahi izanez gero, bidali mezu bat helbide hauetakoren batera:

immigrazioa@emun.com edo emun@emun.com


Bestalde, azken urteotan egin den bezala, H410 kodearen barruan honako ikastaroak antolatzen dira 2012-2013 ikasturtean:

1.TELP tailerra (info+)

2.ETM tailerra (“Esatetik egitera”) (info+)


2 ikastaro horietan izena emateko eta antolaketa irizpideak aurreko lerroetan azaldutako berak dira.

2012/03/11

Hurrengo bideo honetan HIPI baten gelan prestatutako jarduera bat aurkezten da. Bertan ikasle batek narrazio bat kontatzen du marrazkiez baliatuz esaldiak gogoratzeko.