2012/03/12

IRALE ikastaroak

IRALEk 2012-2013 ikasturteko ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu berri du. H408 kodearen barruan, honako ikastaroak antolatuko dituEmun-ek:

1.Hizkuntza harrera nola egin ikastetxean: edukia eta sistematizazioa (info +)

2.Etorkinen jatorrizko hizkuntza(k) eta HIPIen papera (info+)

3.TELP tailerra – kulturartekotasuna : immigraziora egokitutako TELP tailerra

Izen-ematea nola egin:

IRALEn H408 kodean norberak (irakasle bakoitzak) izena eman behar du, ikastaro horietakoren bat jaso nahi izanez gero. Internet bidez egiteko aukera ere badago. Martxoaren 23 arteko epea jarri du IRALEk horretarako.

Ikastaroko taldeen antolaketa:

H408 kodean izena eman dutenen artean osatuko lirateke taldeak, datorren ikasturtean zehar, irailetik aurrera. Taldea osatzeko gutxienekoa 8 lagunetakoa da eta ikastetxe berean osatuko balitz taldea, ikastetxean bertan emango litzateke. Bestela, ikastetxe ezberdinetako irakasleekin osatuko dira taldeak eta gertuen dagoen ikastetxean edo berritzegunean antolatzeko aukera aztertuko litzateke.

Egunak eta ordua:

Osatutako taldearekin adostuko dira egunak eta ordua. 10 ordutako ikastaroak dira eta 3 egunetan zehar banatuta egiten dira. Oro har, saio batetik bestera aste beteko tartea egoten da, baina taldearen arabera egokitu daiteke.

Tailerren inguruan hitz egin nahi izanez gero, bidali mezu bat helbide hauetakoren batera:

immigrazioa@emun.com edo emun@emun.com


Bestalde, azken urteotan egin den bezala, H410 kodearen barruan honako ikastaroak antolatzen dira 2012-2013 ikasturtean:

1.TELP tailerra (info+)

2.ETM tailerra (“Esatetik egitera”) (info+)


2 ikastaro horietan izena emateko eta antolaketa irizpideak aurreko lerroetan azaldutako berak dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina