Hizkuntza eta edukiak web gunean SIOP ereduan (Sheltered Instruction Observation Protocol) oinarritutako zenbait irakaste estrategia aurkezten dira. Hona hemen hizkuntza eta edukiak batera ikasi behar dituzten ikasleei laguntzeko proposatzen den planteamendua:
"Testu
liburuak zailak izaten dira hizkuntza berri bat ikasten ari diren
ikasleentzat baina testuak egokitzen direnean arrisku handia dago testua
deskafeinatzeko eta edukiak galtzeko. Bestalde, ezin da espero ikasle
bat entzunez bakarrik edukiak ikastea. Hori dela eta, bideak aurkitu
behar dira testuak eta beste materiala batzuk ulergarriak egiteko ikasle
guztientzat, materialak egokitu behar dira baina edukiak aldatu gabe.
Modu asko gomendatu dira irakurtzeko arazoak dituzten ikasleentzat eta
erabilgarrriak dira hizkuntza berriaren ikasleekin ere. Teknika hauek unitate osoan zehar erabil daitezke hainbat eratan:
aurre-irakurketa estrategia moduan, irakurketa bitartean laguntza
moduan edo irakurketa egin ondoren ikasitako informazio berria
antolatzeko.
Edukiak egokitzeko proposamenak honako hauek izan daitezke: grafiko antolatzaileak, eskemak, marrazkien etiketatzea, ikasketa-gida, testu egokituak edota markatuak".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina