HIPIak, beste edozein irakaslek bezala, hamaika eratan erabil ditzake teknologia berriak bere ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko. Orokorrean, bi ikuspuntu nagusitatik aprobetxa daitezke baliabide hauek: besteek egindakoa erabiltzeko, hau da, jasotzaile moduan; edo eduki propioak ekoizten, sortzaile gisa. Kasu horretan irakaslea bera edota ikasleak izan daitezke egileak. Adina, denbora, baliabideak... formula bat edo bestea aukeratzeko aldagaiak kontuan hartu behar dira.
Aipatutako bigarren aspektuan, baliabideen sorreran, zentratuko gara batez ere hurrengo mintegi saioetan. Hasteko, erabilera eta tresna batzuk birpasako ditugu:
ZERTARAKO:
- Ahozko azalpenak ematen laguntzeko.
- Soinudun narrazioak sortzeko.
Irakasle batek egindako ipuin baten adibidea:
Hiru triku
ZERTARAKO:
- Trailerrak, istorioak, esketxak, bideopoemak... sortzeko.
- Gelako grabazioak egiteko.
Huelvako San Wabalonso ikastetxeko ikasleek egindako bideo bat.
ZERTARAKO:
- Irrati programak egiteko.
- Elkarrizketak edo beste motatako testuak grabatzeko (besteekin konpartitzeko edo gelan egindakoa ebaluatzeko).
ZERTARAKO:
- Idatzitako lanak formato erakargarri batean argitaratzeko.
Ikasgela batean egindako errezeta bilduma
ERREZETAK
ZERTARAKO:
- Argazkiak eta argazki-oinen bitartez istorio laburrak, gosarioak, irudi liburuak... online azaltzeko.
ZERTARAKO:
- Emandako irudi batzuk erabilita argazki-oinak idazteko. Egindakoa pdf moduan gorde daiteke eta paperez inprimatzeko aukera dago.
ZERTARAKO:
- 'Avatar' bat sortu ondoren deskribapenak egiteko.
- Mota askotako grabazio laburrak egiteko: aurkezpenak, asmakizunak, albisteak, elkarrizketak...