- Bideoa ikusi baino lehen, soinua bakarrik jarri eta galdetu zer ulertu duten, ikasleen ustez zertaz hitzegiten duten grabazioan, nolako irudiak ikusiko dituzten...
- Bideoaren soinua entzun baino lehen, irudia ikusi eta gaiarekiko hitzak edota esaldiak aurretzen lagundu.
- Eszena zehatz baten aurrean bideoa gelditu eta utzi ikasleari hipotesiak egiten (zer gertatuko da?, zer ikusiko dugu?...)
- Hitzik gabeko edo atzerriko hizkuntzetako bideoak erabiltzen baditugu, soinua jartzeko gidoia egin daitezke.
- Bereziki hizkuntzak irakasteko bideoekin, zenbait esaldiren errepikapena edo memorizazioa proposa daiteke.
Zenbait baliabide:
LEHEN HEZKUNTZA
Aittu. Euskarazko ipuinak
Beste zenbait bideo euskaraz: Izei txikia, Benito Otsoa eta Txano Gorritxu, Benito Otsoa eta zazpi antxumeak...
Hitzik gabeko istorioak: Pingu, Elurrezko panpina...
Gazelaniaz edota ingelesezko marrazki bizidunak, adibidez Pocoyó, Peppa Pig...
BIGARREN HEZKUNTZA
Euskalduntzeko bideoak, adibidez, Bai horixe.
Euskarazko bideo laburrak, adibidez Argia Multmedia, EITBko albisteak...
Hitzik gabekoak: Dancing in the Basque Country, Mr Bean (Back to School)...
Abestiak: Itsasontzi baten, Ikusi eta ikasi...
Beste hizkuntzetan: VideoELE (gaztelania ikasteko baliabideak), Videojug (ingelesez 'nola egin' moduko bideoak).
Bideoaren erabilerari buruzko baliabide batzuen erreferentziak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina