2013/05/19

Bideoen erabilera hizkuntzen irakaskuntzan

Zenbait estrategia didaktiko


  • Bideoa ikusi baino lehen, soinua bakarrik jarri eta galdetu zer ulertu duten, ikasleen ustez zertaz hitzegiten duten grabazioan, nolako irudiak ikusiko dituzten...
  • Bideoaren soinua entzun baino lehen, irudia ikusi eta gaiarekiko hitzak edota esaldiak aurretzen lagundu.
  • Eszena zehatz baten aurrean bideoa gelditu eta utzi ikasleari hipotesiak egiten (zer gertatuko da?, zer ikusiko dugu?...)
  • Hitzik gabeko edo atzerriko hizkuntzetako bideoak erabiltzen baditugu, soinua jartzeko gidoia egin daitezke.
  • Bereziki hizkuntzak irakasteko bideoekin, zenbait esaldiren errepikapena edo memorizazioa proposa daiteke.





Zenbait baliabide:

LEHEN HEZKUNTZA

Aittu. Euskarazko ipuinak

Beste zenbait bideo euskaraz: Izei txikia, Benito Otsoa eta Txano Gorritxu, Benito Otsoa eta zazpi antxumeak...

Hitzik gabeko istorioak: Pingu, Elurrezko panpina...

Gazelaniaz edota ingelesezko marrazki bizidunak, adibidez PocoyóPeppa Pig...



BIGARREN HEZKUNTZA

Euskalduntzeko bideoak, adibidez, Bai horixe.

Euskarazko bideo laburrak, adibidez Argia Multmedia, EITBko albisteak...

Hitzik gabekoak: Dancing in the Basque Country, Mr Bean (Back to School)...

Abestiak: Itsasontzi baten, Ikusi eta ikasi...

Beste hizkuntzetan: VideoELE (gaztelania ikasteko baliabideak), Videojug (ingelesez 'nola egin' moduko bideoak).


Bideoaren erabilerari buruzko baliabide batzuen erreferentziak.


2013/05/16

Kultura arteko hezkuntza eta zinea

Hona hemen kulturartekotasuna zinearen bidez lantzeko proposamen didaktikoak, erreferentziak, baliabideak... jasotzen dituzten zenbait web gune:

Irudi Biziak
Irudi Biziak erakundeak sei film laburretan oinarritutako sekuentzia didaktikoa eskaintzen du.



"Argia" aldizkarian film laburrak, dokumentalak, bideoak  


EITBko "zinea euskaraz" atalean beste film batzuen artean, " Nomadak" aurkitu dugu.


Lehen Hezkuntzan lantzeko moduko marrazki bizidunen filma eta gida didaktikoak.


 Lehen Hezkuntzan eta Big. Hezkuntzan lantzeko film laburrak eta gidak.



Eskola bateko ikasleek egindako bideo labur bat, non irudikatzen den ikasle etorri berri baten lehenengo eguna institutuan.


Chimamanda Adichiek elaberrigileak kontatzen digu nola aurkitu zuen bere abots kultural autentikoa. Aproposa izan daiteke gurasoekin lantzeko. Ingelesez dago eta azpitituluak gazteleraz ditu.


Cine y migraciones

Immigrazioaren gaia nolabait azaltzen duten hainbat filmen erreferentziak. Bigarren hezkuntzan edo irakasleekin lantzekoak, batez ere.



WEb gune hauetan baliabide batzuen erreferentziak aipatzen dira:



Pelikula batzuk erabiltzeko gidak.



Edualterren proposatutako film bilduma beste era batean aurkeztuta.



Laburmetraien erabilerari buruzko zenbait ohar eta erreferentzia.
Beste lotura honetatik laburmetrai eta bideoklip batzuk ikus daitezke.




Web gune honetan zinearen erabilera hezitzailea sustatzeko zenbait baliabide daude: erreferentziak, proposamen didaktikoak, etab. Adibidez, El encuentro de las culturas y la Alianza de las Civilizaciones en el cine, Binta y la gran idea, beste gai batzuk...



Beste zenbait gauza...
Blog honetako zinea edo dokumentalak etiketa duten zenbait sarreratan beste baliabide batzuk aipatzen dira.


2013/05/15

Pasa hitza

Web gune honetan hiztegia eta definizio laburrak praktikatzeko 'Pasa hitza' motako joku batzuk aurki daitezke. Hona hemen oinarrizko hiztegia lantzeko balio dezakeen adibide bat.



2013/05/14

Oinarrizko txinera ikasteko web gunea

Andaluciako urrrutiko hezkuntzarako institutuak sortutako web gune honetan txinerazko oinarrizko hiztegia eta komunikaziorako esaldiak ikasteko online baliabideak aurki daitezke.

Material hauek baliagarri suerta daitezke kultura arteko hezkuntza lantzeko zenbait ekintzetarako ('hilabeteko hizkuntza' moduko proiektuetan, adibidez) edo Txinatik etorri berriekin hasierako ebaluazioa egiten laguntzeko.


2013/05/08

Hezkuntza antirrazista lantzeko baliabideak

SOS Arrazakeria erakundearen web orri honetatik adin txikiko etorkinei buruzko unitate bat deskargatu daiteke (euskaraz eta gaztelaniazko bertsioak daude).


2013/05/07

Hizkuntza askotako hitzen ahoskera

Forvo web gunean hainbat hizkuntzatako hitzen ahoskera apenak

2013/05/06

Elikaduraren gaian oinarritutako unitatea

La alimentación desde un enfoque intercultural ikas-unitateak munduan ematen diren desberdintasun eta desoreken inguruko hausnarketa sortu nahi du. Sahararen kasutik abiatuta, beste zenbait tokitako egoera aztertzen da. 

Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta badago ere, Lehen Hezkuntzako 3.zikloan antzeko sekuentzia ere jarrai liteke.


2013/05/05

Haur eta gazte etorkinen esperientziari buruzko irrasaioak

Entre dos mundos Estatu Batuetara joan diren zenbait haur eta gazteren testigantza jasotzen dira zortzi irrati programaren bidez.