Blog honek G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegiko partaideei berriak, intereseko baliabideen loturak eta saioetan aurkeztutako ideiak eskura jartzea du helburu.
2014/01/27
Irakurketa lantzeko testu batzuk
Hona hemen dokumentu pare bat ikasle etorri berriekin irakurketa eta irakurritakoaren ulermena lantzeko:
Etiketak:
Baliabideak,
Euskera,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
irakurketa-idazketa
2014/01/26
Elkarrizketa bat Ignasi Vilarekin
Mugak aldizkariak Ignasi Vilarekin egindako elkarrizketa honetan “Variables asociadas al conocimiento de catalán y castellano escrito del alumnado extranjero. Un estudio empírico en sexto de primaria en Cataluña” ikerketa lanetik eratorritako zenbait puntu azaltzen dira.
Etiketak:
Bibliografia,
Didaktika,
HIZKUNTZA INDARTZEA,
irakurketa-idazketa
2014/01/25
Geografikoki kokatzeko aurkezpen bat
Hona hemen Txurdinagako Pio Baroja ikastetxean egindako aurkezpen bat. Bertan mapen eta argazkien bidez ikasle batzuen jaioterria eta ikastetxearen kokapena lotzen dira.
2014/01/23
Irakurketa lantzeko orientabideak
Berritzegune Nagusiak 2013 urtean ikastetxeetan irakurketa planak egiteko hainbat aholku argitaratu zituen. Horiekin batera gaur egun irakurmena nola ulertu behar den, gelan nolako ikuspegia eman, familiei zer aholkatu... eta beste zenbait puntu azaltzen dira.
Hona hemen Lehen Hezkuntzari eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozikien dokumentuak eskuratzeko loturak.
LEHEN
HEZKUNTZA
DBH
2014/01/16
Hitz zerrendak hainbat hizkuntzatan
Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea jarri du martxan. Bertan, euskaratik 35 hizkuntzatarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukera eskaintzen du.
Etiketak:
Baliabideak,
Euskera,
HIZKUNTZA INDARTZEA
2014/01/15
Online hitz itzultzailea
European Word Translator gunean ingelesezko hitzak Europako hainbat hizkuntzatan itzultzen dira. Hitzak geografiko azaltzen dira mapa politiko batean.
Tresna hau erabilgarri suerta daiteke kultura arteko hezkuntza garatzeko, talde bateko ikasleen artean hitz bat zenbat hizkuntzatan dakiten galdetuz.
Tresna hau erabilgarri suerta daiteke kultura arteko hezkuntza garatzeko, talde bateko ikasleen artean hitz bat zenbat hizkuntzatan dakiten galdetuz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)