2017ko azaroaren 16 eta 17 egunetan Ikuspegi eta Biltzen erakundeek antolatutako VII. Jardunaldiak: Immigrazioa eta Integrazioa EAEn egin ziren Bilbon. Aurtengo gaia honako hau izan zen: Populismoak eta Immigrazioaren Inguruko Jarrerak.
Horiei buruz gehiago jatikeko, hemen dituzue hurrengo bi lotura:
Blog honek G02 Berritzeguneko Hizkuntza Indartzeko Programako Irakasleen mintegiko partaideei berriak, intereseko baliabideen loturak eta saioetan aurkeztutako ideiak eskura jartzea du helburu.
2017/10/19
DBHko 1 eta 2 mailetan Historia, Geografia, Biologia eta Geologiako hainbat gai lantzeko material egokitua aurki daiteke web gune honetan.
2017/06/07
Ikuspegi: immigrazioari begirada
Atzerritar jatorriko biztanleria EAEn 2017
Begirada honetan, EAEko atzerritar jatorriko biztanleen datuak aurkezten dira, 2017ko urtarrilaren 1eko behin-behineko datuak, hain zuzen ere.
Immigrazioari begiradaPanorámica de la inmigración
2017/05/17
Maiatzaren 17ko bileran gomendatutako baliabideak
1. Irratsaioak ikasle etorri berriekin egitea. Daviniak grabazio bat helaraziko digu datorren ikasturtean lehenengo saioan entzuteko.
2. Power Point aurkezpenak egitea ere ekintza arrakastatsua da.
3. Laburmetraiak, ipuinak izango balira, zenbait hizkuntz egiturak lantzeko erabiltzen dira. Hamabostean behin aurkezten da bat eta oso baliabide motibagarri suertatu da.
4. Aurkitzen Proiektua. Ahozko Hizkuntza Lantzeko Txartelak.
ARANO CIARRETA, ROSA MARI. EREIN ARGITALETXEA. ISBN: 978-84-7568-910-4 EAN: 9788475689104
5. Bagoaz. HABE. Gida didaktikoa. Baliabideak.
6. Esanbaki
2. Power Point aurkezpenak egitea ere ekintza arrakastatsua da.
3. Laburmetraiak, ipuinak izango balira, zenbait hizkuntz egiturak lantzeko erabiltzen dira. Hamabostean behin aurkezten da bat eta oso baliabide motibagarri suertatu da.
4. Aurkitzen Proiektua. Ahozko Hizkuntza Lantzeko Txartelak.
ARANO CIARRETA, ROSA MARI. EREIN ARGITALETXEA. ISBN: 978-84-7568-910-4 EAN: 9788475689104
5. Bagoaz. HABE. Gida didaktikoa. Baliabideak.
6. Esanbaki
7. Hitziki
8. Animaliak
2017/05/09
Ikuspegik argitaratutako zenbait dokumentu
Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokian Haur eta gazteen aniztasuna EAEn. (Oker izendatutako) bigarren belaunaldiak izenburua duen ikerketa lantzen ari gara. Honen helburu nagusia Euskadin bizi diren jatorri atzerritarreko pertsonen seme-alaben fenomenoa ezagutzea da, ikuspuntu dibulgatzailea erabiliz.
Hona hemen argitaratutako dokumentuak eskuratzeko loturak:
Hona hemen argitaratutako dokumentuak eskuratzeko loturak:
Euskarazko bertsioak
Gaztelaniazko bertsioak
2017/03/16
2017/02/24
Kultura Arteko Hezkuntza: otsaileko bileran aipatutako zenbait baliabide
Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea. Elizabeth Coelho. 2016
Elizabeth Coelhok 1998. urtean ingelesez argitaratutako Teaching and Learning in Multicultural Schools liburuaren itzulpena da
Elizabeth Coelhok 1998. urtean ingelesez argitaratutako Teaching and Learning in Multicultural Schools liburuaren itzulpena da
Liburua eskola eta eskolabarruti eleaniztun, kulturaniztun eta arrazaniztunetako irakasle, zuzendari eta curriculum-aholkulari guztientzat idatzia da. Praktiketan ari diren irakasleek eta eskola kulturaniztunetan lan egiteko prestatzen laguntzen dieten hezitzaileek ere aurkituko dituzte lanerako iradokizun eta ideia baliagarriak liburu honetan. Liburu honetako ideia eta gai batzuk, azkenik, hezkuntzaikertzaileei gerta dakizkieke interesgarri aztergai gisa.
Gasteizko Berritzeguneko web gunea: A02-Kulturartekotasuna Mintegia-Seminario Interculturalidad
Bideoak
2017/02/21
Kultura Arteko Hezkuntza: oinarrizko ideia batzuk
Kultura arteko hezkuntzaren helburua gizarte bateko kultura desberdinak ezagutu, ulertu eta errespetatzeko prestakuntza eta aukera ematean datza.
Ikastetxe batean zenbait ekintzaren bidez gara daiteke:
Ikastetxe batean zenbait ekintzaren bidez gara daiteke:
- Etorri berrien harrera egokia eskaintzen. Harrera Plana egiteko gida.
- Ikastetxeko ikasle guztiekin jarduerak egiten.
- Irakasleen prestakuntza sustatzen.
- Familiekiko harremanak kontuan hartzen.
Hona hemen baliabide batzuk:
- Ima Ortegaren iradokizun batzuk ikasleekin talde kohesioa lantzeko.
- Joseba Ibarraren web gunea. Hemendik baliabide askotara iris daiteke, haien artean ipun batean oinarritutako proposamen honetara.
- Alboan erakundeak eskaintzen dituen material didaktikoak.
- Hizkuntza aniztasuna: ikasleak irakasle bihurtu, adibidez, bideo honetan azaltzen den ikasgai sinpleak ekoizten.
- 2009/10 ikasturtean bailarako ikastetxe batzuetan egindako zenbait jarduera. Ikus blog honetako goiko marran 'Dinamizatzaileen ekarpenak LH' eta 'Dinamizatzaileen ekarpenak LH-DBH'.
- Irakasleentzako galdetegia.
- El mundo en nuestras aulas: Elizabeth Coelhok emandako prestakuntza saio batzuetan hartutako apunteak.
2016/12/23
Aniztasunaren eta Immigrazioaren Erronkak Euskadin
Hurrengo loturen bidez, 2016ko abenduan Immigrazioa eta Integrazioa Euskadin gaiaren inguruko VI.Jardunaldietako bideo grabazioak ikusteko aukera dugu.
2016/11/16
Pictotraductor: Ulermena laguntzeko, irudiak bilatzen dituen tresna
Pictotraductor webgunean gaztelaniaz idatzitako hitzak edo esaldiak ulertzen laguntzeko, piktograma sekuentzietan bihurtzen du idatzitakoa.
2016/11/15
Berbalagunak
Matilde Martinezen Les parelles lingüistiques jardueran oinarrituta, Zaratamoko Berritzegunean Berbalagunak proposamen didaktikorako hainbat baliabide prestatu zituzten euskaraz. Horiek wiki honetatik deskargatu daitezke.
2016/11/14
Bigarren hizkuntza ikasten laguntzeko estrategiak
Hona hemen hamar estrategia hizkuntza ikasten ari denean, 'aldamiajea' eskaintzeko:
1. Ikasleen esperientziekin loturak egiten saiatzea eta kultura ezagutzak konpartitzea.
2. Input ulergarria ematea.
3. Feedback ematea.
- Dena ez da zuzendu behar. Zuzenketa gehi egiteak batzuetan kontrako efektua izan dezake: urduritasuna, komunikaziorako oztopoa, zerbaiten zentratzeko zailtasuna...
- Estrategiak:
- Lehendabizi, edukiari erantzun.
- Erantzuten denean, gaizki esan den esaldia birformulatu.
- Adibideak eman beste ikasleei, haiek ere 'hizkuntza irakasle' bihur daitezen.
- Idazlaneta, lehendabizi edikiari erreparatu; ez hasi forma zuzentzen.
- Zentratu akats zehatz batean aldi bakoitzean.
- Utzi aldera boligrafo gorria.
4. Ikasketa kooperatiboaren bidez elkarrizketa suspertzea.
5. Ikasleen hizkuntzak integratzea.
6. Antolatzaile grafikoak erabiltzea.
7. Ikasleak gidatzea hezkuntza testuak ulertzen laguntzeko.
8. Hiztegi taulak garatzea.
9. Aldamiajerako markoak ematea (idatzitakoak edo grafikoak).
10. Idazteko ereduak eta jarraibideak ematea.
Mezu hau idazteko, Elizabeth Coelhoren Adding English: A Guide to Teaching in Multilingual Classrooms (2007) liburuan azaldutako zerrenda bat erabili da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


















