2012/12/19

Ombupean: Euskadiko Immigrazioari buruzko web gunea

Ombupean Immigrazioa web gunea EMUN erakundeak kudeatzen du. Bertan kultura arteko hezkuntzaren inguruko berriak eta baliabideak jasotzen dira, haien artean euskararen ikaskuntzarekin zerikusia duten batzuk.

2012/12/04

Pertsonen arteko desberdintasun ekonomiko eta kulturalei buruz

Munduko familien ondasunak eta janariak alderatzeko baliagarriak izan daitezke Peter Menzelen liburuek (Material World, Hungry Planet...) biltzen dituen argazkiak. Irudiak era besberdinetan erabil daitezke: ikusten diren objektuak identifikatu eta zenbatuz, bizimoduei buruzko hipotesiak egiten, objektuen garrantziaz edo elikadura egokiaz hitz egiten...

Zenbait web gune aipaturiko liburuetako irudiak ikusteko:

Familias del mundo, Families and their posssessions,

Lo que come el mundo, ¿Qué come el mundo?, Planeta hambriento, Hungry Planet

2012/12/03

'Una educación abierta al mundo' kongresua

2012ko azaroaren 22tik 24ra Palman Una educación abierta al mundo kongresua egin zen. Haien web gunean egitaraua, aurkezpenak, bideoak... aurki daitezke.

2012/12/02

Errumaniar etorkinei buruzko hitzaldia

Entre viajes de idea y vuelta izeneko topaketak rrom komunitatea hobeto ezagutzen laguntzea du helburu.

  • Eguna: 2012ko abenduaren 12an (asteazkena)
  • Ordutegia: 11:00-13:30
  • Tokia: San Telmo Museoa
  • Hizkuntza: gaztelaniaz
  • Sarrerak: Libre lekuak bete arte

2012/12/01

'Bat eta zazpi' ipuina

'Uno e sette' Gianni Rodariren ipuina oso aproposa izan daiteke bai kultura arteko hezkuntzaren aldetik, bai euskarazko bertsioan ikasle etorri berriekin irakurketa lantzeko.

 Bideo honetan liburu dendari batek ipuina irakurtzen du (gaztelaniaz).


2012/11/30

Bigarren hizkuntzen irakaskuntza ikasle etorkinekin

Cervantes Institutuko web gunean  zenbait dokumentu biltzen dira. Beste batzuen artean, asteleheneko bileran aipatutako 'Manifiesto de Santander'.


2012/11/29

Irakurketa errazak

La lectura fàcil,una necessitat per a l'alumnat nouvingut d'ESO web orrian zenbait aholku, adibide eta baliabide aurkezten dira. Katalanez badago ere, interesgarria izan daiteke ikasle etorri berriei hizkuntza idatziaren ulermena errazteko zenbait aukera ezagutzeko.






Les aventures d'en Robinson Crusoe blogean ikasle etorri berriek aipatutako klasiko horren bertsio erraza irakurtzen ari direla, irakurritakoaren informazio garrantzitsuena azaltzen dute.


















Asociación de lectura fácil: katalogoa (gaztelaniazko liburuak)

2012/11/28

Astelehenean izandako bileran aipatutako bideoak

Pocoyó (gaztelaniaz edo ingelesez). Adibide bat:





 Peppa Pig 
Bideoak gaztelaniaz eta ingelesez aurki daitezke. Adibide bat:


Benito Otsoa (euskaraz). Xabier Letek eta Lurdes Iriondok 80ko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak eskatuta ikastetxeentzat egindako ipuinak. Adibide bat:

2012/11/27

Ikasle etorri berrien 'motxilak'

Hona hemen atzoko saioan Joseba Ibarrak erakutsitako irudia. Sarritan izkututa gelditzen diren ikasle atzerritarren zenbait gaitasun eta sentimendu agertzen dira bertan.

Orri honetan ikus daiteke irudia bere testuinguruan

2012/11/26

Formación lingüística y diversidad del alumnado

Textos aldizkariaren 61.alean "Integración lingüística del alumnado inmigrado" Joseba Ibarraren artikulua irakur daiteke.



Online irakurtzeko klikatu hemen.

2012/11/25

HIPIen funtzioak

Joan den irailean Berritzegune Nagusiak HIPI berrientzako prestakuntza saioetan erabilitako aurkezpen honetan HIPIen funtzioak azaltzen dira, besteak beste. Horien artean material egokien aukeraketa edota egokitzapena aipatzen da. Horretan laguntzeko gaurko saioan Joseba Ibarrak gai honetaz hitz egingo digu.

2012/11/22

SIOP

Hizkuntza eta edukiak web gunean SIOP ereduan (Sheltered Instruction Observation Protocol) oinarritutako zenbait irakaste estrategia aurkezten dira. Hona hemen hizkuntza eta edukiak batera ikasi behar dituzten ikasleei laguntzeko proposatzen den planteamendua:
"Testu liburuak zailak izaten dira hizkuntza berri bat ikasten ari diren ikasleentzat baina testuak egokitzen direnean arrisku handia dago testua deskafeinatzeko eta edukiak galtzeko. Bestalde, ezin da espero ikasle bat entzunez bakarrik edukiak ikastea. Hori dela eta, bideak aurkitu behar dira testuak eta beste materiala batzuk ulergarriak egiteko ikasle guztientzat, materialak egokitu behar dira baina edukiak aldatu gabe. Modu asko gomendatu dira irakurtzeko arazoak dituzten ikasleentzat eta erabilgarrriak dira hizkuntza berriaren ikasleekin ere. Teknika hauek unitate osoan zehar erabil daitezke hainbat eratan: aurre-irakurketa estrategia moduan, irakurketa bitartean laguntza moduan edo irakurketa egin ondoren ikasitako informazio berria antolatzeko.
Edukiak egokitzeko proposamenak honako hauek izan daitezke: grafiko antolatzaileak, eskemak, marrazkien etiketatzea, ikasketa-gida, testu egokituak edota markatuak".

2012/11/18

Idatzizko testuen ulermena errazteko aholkuak eta baliabideak

Durangoko Berritzegunean sortutako Moodle gune honetan hizkuntza indartzeko programarako hainbat baliabide erabilgarri aurki daitezke.

'Hizkuntza landu' atalean, adibidez, idatzizko testuak egokitzeko aholkuak, estrategiak eta adibideak ematen dira.

2012/11/17

Hizkuntzak ulertzen laguntzeko estrategiak

B06 Berritzeguneko HIPIen mintegikideen wikian metodologiari buruzko web orrian ikasle etorri berrien ulermena errazteko zenbait estrategia jasotzen dira.



2012/10/28

Aurre egin zurrumurruari

Aurre egin zurrumurruari / Frena el rumor  Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak bultzaturiko ekimena. Ekimen honek atzerritarrei buruzko aurreiritzien, zurrumurruen eta estereotipoen kontra lan egin behar dela uste duten administrazioentzat, erakundeentzat eta eragileentzat erreferentzia-puntu bat izan nahi du.






2012/09/06

HIPI berrientzako ekimena


Data:  2012ko irailaren  24, 25 eta 27a.

Lekua: Gasteizko Berritzeguneko Gorbeia Aretoa. Gasteiz Etorbidea, 93. Vitoria-Gasteiz.

Ordutegia: 10etatik 14:30ak arte.
 


EGITARAUA

Irailaren 24a
Aurkezpena eta sarrera.
JOSE MANUEL PALACIOS NAVARRO

Educación Intercultural: Marco teórico.
MIGUEL LOZA AGUIRRE.

Bigarren hizkuntzaren ikas-irakaskuntza: marko teorikoa
BIOTZA PIKO

Irailaren 25a
HIPIen lana: esku-hartze mota eta baliabideak. 1
IMA ORTEGA ABAD.
HIPIen lana: esku-hartze mota eta baliabideak. 2
IMA ORTEGA. Ganivet LHIko HIPIa.
HIPIentzako baliabideak .
JOSE MANUEL PALACIOS NAVARRO
Berritzegune Nagusiko Kulturarteko Hezkuntza Proiektuaren aholkularia.
 
Irailaren 27a
Diversidad lingüística en países de origen 
BILTZEN (Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzua)

2012/09/05

URUK: helduak alfabetatzeko baliabideak

Alfabetización de adultos web gunean helduak gaztelaniaz alfabetaatzeko URDUK izeneko baliabideak eskaintzen dira. CDa doan eskura daiteke online eskaera eginez.

2012/09/04

"Munduko paisaiak" ekimena

"Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak koordinaturik, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegi ezberdinek “Liburutegiak eta kulturaniztasuna” lantaldea osatzen dute. Honela, tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen dituen “Liburutegiak, topaleku” programaren barnean, urtero, gida ezberdinak lantzen dituzte."

Munduko paisaiak

 
 

2012/05/21

Dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa


Data: 2012ko Maiatzaren 23a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA, 85. BILBO.
Ordutegia: 10:00-14:30
Gaiak:
· Familien partehartze hezitzailea. Miguel Loza.
· Tertulia dialogikoa: Actuaciones de éxito en las escuelas europeas 98-102 orrialdeak.
· Ikastetxeetako esperientzien trukaketa.
     o Laguardia BHI
     o Zurbaran BHI
     o Peñascal
     o Escuelas Amigas:
            § Proiektua.
            § Zamakola LHI/ Pio BarojaLHI
· Kulturarteko praktikak egiteko baliabiderik.

2012/05/13

Voki

Voki programak internetez abatarrak sortu eta azaltzeko aukera ematen du. Egindako irudiak animatuak dira eta mezu bat ahoska dezakete.   


Informazio gehiago lortzeko:


                           Ezaugarri nagusiak eta tutoriala (euskaraz)
                           Ezaugarriak eta aplikazio didaktiko batzuk (gaztelaniaz)
                          
Zenbat ideia gelan erabiltzeko:



- Zoriontzeko mezuak, gonbidapenak, abisuak... ekoiztu.
- Ikasleen aurkezpenak egin.
- Idazten dena zuzentzen laguntzeko erabili ('pentsamenduak entzutea'). 
- Elkarrizketak, argudioak edo jarraibideak ahoz aurkeztu.
- Abestiak, poemak, asmakizunak, txisteak... aurkeztu.
- Istorio baten hasiera kontatu beste ikasleek bukaera emateko.
- Ahoskera praktikatu (horretarako ikasleek testuaren ahoskatzaile tresna erabil dezakete)

Adibide pare bat:

- Euskarazko 's' eta 'z' soinuak bereizteko ariketa bat.



- Ebaluazio proba egiteko jarraibideak emateko tresna.





2012/05/12

Zurbaran BHI: IKTen erabilera kultura arteko hezkuntzan

Hona hemen Web 2.0 tresna batzuen erabilera azaltzeko adibide batzuk. Denak daude Zurbaran BHI blogean.

- Glogster (multimedia posterrak)
- Wallwisher (oharrak erakusteko arbelak)
- Google Maps: Ikasleen herriak eta Google Maps: Herrialdeen aurkezpenak (zenbait datu kokatzeko mapak)
- Photopeach (jarduerak aurkezteko tresna)
   

2012/05/08

Oparipuinak

Oparipuinak orrialdean Maite Franko ipuin kontalariak ipuin pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen da.

2012/05/07

Hizkimizki

Hizkimizki web gunetik bi hizkuntzatako hiztegi laburrak lor daitezke.

2012/05/04

Helduei euskara irakasteko esperientzia bat

Petra Elser irakasleak kanpotik etorritako ikasle helduei euskara irakasteko metodoa ahozko hizkuntzaren garapenaz zentratzen da. horretarako, abestiak, dantzak eta beste zenbait jarduera komunikatiboak lantzen dituzte. Programaren azalpen bat dokumentu honetan irakur daiteke. Ni Naiz Gu Gara blogean, berriz, beste hainbat informazio aurki daiteke.

2012/05/02

Hirietako kultura aniztasuna kudeatzeko 15 ideia

Fundación Bertelsmannek argitaratutako dokumentu honetan kulturartekotasuna suspertzeko zenbait hiritan egindako ekimenenak deskribatzen dira.


2012/04/02

Aniztasunari erantzuteko programen deialdia (ikastetxe publikoentzat)

Ikastetxe publikoek 2012/13 ikasturtean kulturartekotasuna sustatzeko programetan parte hartzeko deialdia atera da. Eskatzeko epea: maiatzaren 10

2012/03/28

Familia etorri berrien marko juridikoari buruzko saioa

Prestakuntza saioa:

Gaia “Familia etorri berrien marko juridikoa”
Emailea: Biltzen
Tokia: Irungo Berritzegunea
Data: Apirilaren 19an (osteguna)
Ordua: 15:30etatik 18:30etara.

Matrikula irekita dago gure web orrian eta interesatuek jadanik izena eman dezakete. http://g02.berritzeguneak.net/eu/actividades_buscar.php?curso=2011-2012&asesoria=todos&ildo=todos&titulo=marco

2012/03/27

Udaberri arabiarrerari buruzko bideoa

Mi Mahzen y yo dokumentalean 'udaberri arabiar' delako mugimenduak tratatzen dira.

Mi Makhzen y Yo - Español from Nadir Bouhmouch on Vimeo.

2012/03/23

Kultura arteko hezkuntzari buruzko zenbait baliabide

Immigrazioa, aurreitziak eta hezkuntza jardunaldian aurkeztutako zenbait web gune jasotzen dira sarrera honetan (Arantxaren ekarpena)

GURUTZE GORRIA
o Campaña La diversidad, nuestra mejor opción
o Campaña En realidad no tiene gracia

ALBOAN: HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDU MAILAKO KANPAINA
Materiales para el aula por competencias

AUZOKIDE BERRIAK proiektua

2012/03/22

HIPIentzako prestakuntza saioen baliabideak

Martxoaren 10 eta 12 egunetan izandako prestakuntza saioetan aurkeztu ziren zenbait baliabide web gune honetatik deskarga daiteke.

Izandako egitaraua:
Martxoak 10
CONCHITA FRANCOS MALDONADO
FELIX VILLALBA
Aspectos básicos de la competencia comunicativa e intercultural en L2.
Aprender L2 en contexto escolar: la lengua de instrucción
Evaluar para aprender
Tareas significativas para aprender español, fomentar la inclusión, la participación y la interculturalidad
Recursos de EL2

Martxoak 12
ELIZABETH COELHO
Enseñar la lengua de instrucción en el aula multilingüe

1.- Instrucción diferenciada en los cuadrantes: Un marco de adaptación del currículo y la enseñanza para los aprendices de la lengua de instrucción
Teorías que se dan por sentadas
Las exigencias del lenguaje académico
Estrategias clave para la comprensión y participación
2.- Andamiaje en los cuadrantes: Estrategias prácticas para la enseñanza de la lengua de instrucción basada en el currículo
Estrategias para los niños pequeños, y para principiantes de cualquier edad
Lectura extensiva para el desarrollo del vocabulario
Círculos de lectores
Lectura intensiva
Marcos para la escritura
La incorporación de las lenguas de los alumnos

2012/03/16

Ijito herria historian


Miguel y Nekane. El pueblo gitano en la historia komikia eta gida didaktikoa gaztelaniaz deskargatzeko aukera dago. Hemen ere euskarazko Jardueren liburuxka lor daiteke.

2012/03/15

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna (martxoaren 23a) ospatzeko jardunaldi bat antolatu da Bilbon.




2012/03/12

IRALE ikastaroak

IRALEk 2012-2013 ikasturteko ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu berri du. H408 kodearen barruan, honako ikastaroak antolatuko dituEmun-ek:

1.Hizkuntza harrera nola egin ikastetxean: edukia eta sistematizazioa (info +)

2.Etorkinen jatorrizko hizkuntza(k) eta HIPIen papera (info+)

3.TELP tailerra – kulturartekotasuna : immigraziora egokitutako TELP tailerra

Izen-ematea nola egin:

IRALEn H408 kodean norberak (irakasle bakoitzak) izena eman behar du, ikastaro horietakoren bat jaso nahi izanez gero. Internet bidez egiteko aukera ere badago. Martxoaren 23 arteko epea jarri du IRALEk horretarako.

Ikastaroko taldeen antolaketa:

H408 kodean izena eman dutenen artean osatuko lirateke taldeak, datorren ikasturtean zehar, irailetik aurrera. Taldea osatzeko gutxienekoa 8 lagunetakoa da eta ikastetxe berean osatuko balitz taldea, ikastetxean bertan emango litzateke. Bestela, ikastetxe ezberdinetako irakasleekin osatuko dira taldeak eta gertuen dagoen ikastetxean edo berritzegunean antolatzeko aukera aztertuko litzateke.

Egunak eta ordua:

Osatutako taldearekin adostuko dira egunak eta ordua. 10 ordutako ikastaroak dira eta 3 egunetan zehar banatuta egiten dira. Oro har, saio batetik bestera aste beteko tartea egoten da, baina taldearen arabera egokitu daiteke.

Tailerren inguruan hitz egin nahi izanez gero, bidali mezu bat helbide hauetakoren batera:

immigrazioa@emun.com edo emun@emun.com


Bestalde, azken urteotan egin den bezala, H410 kodearen barruan honako ikastaroak antolatzen dira 2012-2013 ikasturtean:

1.TELP tailerra (info+)

2.ETM tailerra (“Esatetik egitera”) (info+)


2 ikastaro horietan izena emateko eta antolaketa irizpideak aurreko lerroetan azaldutako berak dira.

2012/03/11

Hurrengo bideo honetan HIPI baten gelan prestatutako jarduera bat aurkezten da. Bertan ikasle batek narrazio bat kontatzen du marrazkiez baliatuz esaldiak gogoratzeko.

2012/02/28

Zenbait baliabide

Hona hemen Berritzegune Nagusitik gomendatzen dituzten zenbait web gune:

Aurten Bai Euskaraz. Euskara ikas eta irakasteko baliabideen bilduma bat.

EMUN Immigrazioa: Ombupean. EMUN kooperatibak lan munduan euskara zabaltzeko helburuarekin sortu zen. Gaur egun immigrazioarekin lotutako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Kataluniako Prestakuntza telematikoa. Prestakuntza moduloak hainbat gairi buruz.

L'aula d'acollida dins del marc del centre acollidor (CEIP Drassanes). Aula d`acollida izeneko ikasgela batek nola funtzionatzen duen ikusteko aukera.
Bilduma horretan  beste bideo hau jasotzen da ("Anticipación de contenidos del medio social"),  non oso garbi  ikusten da, Inguruneko klase arruntaren edukiak aurreratuz, HIPIak egiten duen lana .



2012/02/14

IMMIGRAZIOA, AURREIRITZIAK ETA HEZKUNTZA

X. MINTEGIA HEZKUNTZA ETORKINEKIN
IMMIGRAZIOA, AURREIRITZIAK ETA HEZKUNTZA
2012 MARTXOAREN 21, ASTEAZKENA

Norentzat: Irakasleak, Gizarte Hezitzaileak, Profesionalak, Elkarteak, Ikasleak eta etorkinekin lan egiten dutenentzat

Helburua: immigrazioa eta kulturaniztasuna lantzeko baliabideak eskaini
Izen-ematea: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea .
Maria Martinez, 3. solairua
Telf 943018264 - maria.martinez@ehu.es
€ Izen-emateak 10 € balio du.
Lekua: Areto Nagusia. FIHZ. DONOSTIA.

ON LINE ZUZENEAN JARRAITU (VIDEOSTREEMING)
http://ehutb.ehu.es/es/directo/2.html

EGITARAUA


9 – 9.30 Dokumentazioaren banaketa

9.30 – 10.15 Aurreiritziak eta errealitatea
MIKEL MAZKIARAN
SOS ARRAZAKERIA

10.15-11.0 Aurreiritziei buruz sensibilizazio ekimenak
RUTH ACOSTA
Gurutze Gorria

11.00 – 11.45 Kulturarteko Hiritartasuna sustatzeko baliabideak.
ALVARO GONZALEZ, OIAKUE AZPIRI
Hezkuntza eta Boluntariotza Arloa.
ALBOAN

11.45 – 12.15 ATSEDENALDIA

12.15 – 13.00 Aurreiritziak gainditzeko gida didaktikoa.
FELIX ETXEBERRIA
Euskal Herriko Unibertsitatea

13.00 - 13.45 Zurrumurruen aurkako Bartzelona Estrategia
MIGUEL ESTEVE
Immigrazioa eta Kulturartekotasuna Batzordea. Bartzelonako Udala

2012/02/07

IRALEko web-orrian eskegitako material didaktikoa

Hemen eskura dituzue, hezkuntza etapa ezberdinetako, R400 ikastaroan gaur arte egin diren material didaktikoak.

2012/02/04

Prestakuntza saioak 2012

Ikasturte honetako prestakuntza saioetan Concepción Francos Maldonado irakaslearen hitzaldi bat antolatu da. Lotura honetan berak erabilitako aurkezpen bat irakur daiteke.

Elizabeth Coelhoren partaidetza ere aurreikusten da.

2012/02/03

Hitzekin jolasten

"Proyecto de lectura para Centros Escolares" web orrian, irakurzaletasuna bultzatzeko eta eskoletako liburutegiak indartzeko lagungarriak izan daitezkeen  dokumentuak eskuratu ditzakegu. Horietako batean, "Jugando con las palabras hacia la lectura" izenekoan,  Kepa Osorok, hitzekin eta hizkiekin jolasteko  proposamen zerrenda luzea eskeintzen digu. Ideiak direnez, hauetako asko edozein hizkuntzan
 lan egiteko balio dute. Honako jarduera hauek aproposak izan daitezke ikasle etorri berriekin erablitzeko:
Fonematiza conmigo
Juego de los huecos y Nos han robado
Diálogo volado
Macedonia de frases
Sobres sorpresa
Gran jefe Boca-callada
Poemas juguete


2012/01/26

'Izei txikia' ipuina

Sustatu web gunean ordenagailuz egindako 'etxeko bideo' bat aurkezten da. Baliagarria izan daiteke bertan kontatzen den ipuina entzun eta irakurtzeko. Gainera, oso eredu polita da antzeko lanak sortzeko.

2012/01/25

Ikasle etorri berrien euskara ikaste prozesuari buruzko ikerketa


Haur etorkinen euskara: eskolaren eta inguru euskaldunaren eragina artikuluan herri euskaldun batean eskolatutako ikasle etorri berrien hizkuntza trebetasunak aztertzeko ikerketa bat azaltzen da.

2012/01/23

'Munduko koadroak' erakusketa

Jarduera: "Pinturas del Mundo/Munduko Koadroak"
Bilboko Amor Misericordioso ikastetxeko DBHko 4.mailako ikasleek egindako koadroak.
Landutako gaitasunak: artea eta kulturartekotasuna
Tokia: Arrupe etxea, Bilbon, Padre Lojendio kalea, 2
Ordutegia: Urtarrilaren 19tik otsailaren 3a arte, goizez (11:00 - 14:00) eta arratsaldez (17:00 - 20:00). Larunbatetan (11:00 - 14:00)

2012/01/18

Dinamizatzaileentzako prestakuntza

Kultura arteko hezkuntzako dinamizatzaileentzako prestakuntza saioa

Data: 2012ko otsailaren 8a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA 85. BILBO.
Ordutegia: 10:00-14:30

Edukiak:

· Tertulia dialogikoa: X. Besaluren La escuela intercultural izeneko artikulua.
· Red de centros interculturales izeneko egitamoa eta 2.
· EMUN erakudearen aurkezpena.Esperietzien trukaketa egiteko ekintza

2012/01/17

Adarrak antolatutako jardunaldia

Adarrak ESKOLA INKLUSIBOA II. JARDUNALDIAK antolatu ditu.

Izenburua: Gutxiengoen arrakasta eskolan
Tokia: Bilbon, La Bolsa Udaltegia (ganbaran). Pilota kalea, 10
Datak: 2012eko otsailaren 7 eta 14an

Egitaraua

2012/01/13

Zenbait baliabide Interneten

Palabras y números zenbakiak eta eragiketa matematiko sinpleak ikasi eta praktikatzeko baliabide bilduma da (hiru pdf fitxategitan).

Unitate didaktiko honetan (gaztelaniaz eta printzipioz DBHko ikasleei zuzenduta) hainbat zenbaki sistema desberdin eta beste kulturetan erabilitako kontzeptu eta tresna aurkezten dira. Ikasle atzerritar batzuen aurrezaguerak hobeto ulertzeko baliagarri suerta daiteke.

Entre culturas kultura arteko hezkuntza garatzeko hainbat jarduera aurkezten dira. Hizkuntzekin lotuta: Lehenengo zatia - Hirugarren zatia.



Un mundo en imágenes aurkezpena zenbait ikasle etorri berriren jatorrizko herrialdeak hurbiltzeko baliabide erabilgarria izan daiteke.

Materiales sobre enseñanza de ELE a chinos blog sarreran ikasle txinatarrei zuzendutako irakaskuntzarako argigarri suerta daitezke.

Bukatzeko hemen eskuratuko duzue Deustuko Unibertsitateak on-line euskera ikasteko prestatu duen ikastaro bat: "Curso Deusto de euskera"